euskara

Sentitu, pentsatu, ekin... EUSKARAZ!

Euskaraldiaren helburu nagusia herritarren hizkuntza ohiturak aldatuta euskararen erabilera handitzea denez, Amasa eta Villabonako hainbat txokotan izan gara herritarrei gogorarazteko Euskaraldia hemen dela. Bideoko abestiak dion moduan, "sentitu, pentsatu, ekin… euskaraz!". Ikusi bideoa.

Inscripciones para la Euskaraldia el viernes

Zubimusu Ikastola se ha sumado a la segunda edición del Euskaraldia, y el viernes se colocará una mesa en Txermin de 17:00 a 18:00 para apuntarse a los roles de Belarriprest o Ahobizi. Habrá hojas de inscripción para poder participar en el Euskaraldia, así como las chapas de Belarriprest y Ahobizi. Las personas interesadas también podrán adquirir las banderolas de Euskaraldia por 5 euros. ¡Anímate y apúntate en el Euskaraldia! Gehiago, gehiagorekin, gehiagotan!

 

Euskaraldian izena emateko aukera ostiralean

Zubimusu Ikastolak bat egin du Euskaraldiaren bigarren saiorekin, eta hala, Belarriprest edo Ahobizi roletatik aritzeko izena eman ahal izateko mahaia jarriko da ostiralean Txerminen, 17:00etatik 18:00etara. Euskaraldian parte hartu ahal izateko izen emate orriak izango ditugu bertan, eta baita Belarriprest eta Ahobizi txapak ere. Nahi dutenek Euskaraldiko banderolak erosteko aukera ere izango dute, 5 euro ordainduta. Egin dezagun euskara gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan! Animatu eta eman izen Euskaraldian!

Herritarren aktibazioari eta erakundeen erantzukizunari deai

Herritarren aktibazioari eta erakundeen erantzukizunari dei egin diete euskalgintzako hainbat eragilek. Pandemiaren lehen olatuak agerian utzitako hutsune eta desberdinkeriak bizi-bizi daudela iritsi da bigarrena. Eta oraingoan ere estu hartu ditu euskara eta euskalgintza, lehendik zetozen gabeziak gordindu besterik ez dituelako egin. Hala salatu dute Kontseiluak, Topaguneak, Durangoko Azokak, Errigorak, AEK-k eta Ikastolen Elkarteak euskalgintzaren ordezkaritza zabal baten izenean egindako agerraldian. Jarraitu irakurtzen.

Errigorako saskiak eskatzeko aukera dago azaroaren 12ra arte

Aurten ere Errigorako saskiak erosiz Nafarroa hegoaldeko euskalgintzari laguntzeko aukera dugu!. Zortzigarren edizio honetan ere berrikuntzak ditugu, aurreko urtean bezala 3 lote ezberdin jarri dira aukeran (beltza, berdea eta zuria), saskiek 50€, 60€ eta 70€ balio dute hurrenez hurren. Aurten, saskiez gain, Korrikaren katilua, Seaskaren egutegia edota D ereduaren haziak erosteko aukera izango dugu, bakoitza 5 euroan. Jarraitu irakurtzen.

Zubimusu Ikastola en el Euskaraldia

Zubimusu Ikastola se ha sumado un año más a la Euskaraldia. Será Arigunea y muchos de nosotras y nosotros Ahobizi y Belarriprest. ¿Y tú? Anímate y apúntate en www.euskaraldia.eus

Zubimusu Ikastola Euskaraldiarekin bat

Zubimusu Ikastolak bat egin du aurten ere Euskaraldiarekin. Arigunea izango da, eta gutako asko Ahobizi eta Belarriprest. Eta zu? Animatu eta eman izena www.euskaraldia.eus helbidean!

Ya se pueden pedir los productos de Errigora

Ya está en marcha la nueva campaña de Errigora “Orgulloso/a de nuestros hábitos” en apoyo al Euskara y a las ikastolas del sur de Navarra y en ayuda a los agricultores de la zona. Hasta el 12 de marzo tenemos la ocasión de solicitar aceite de oliva virgen extra y los lotes de conservas de Navarra. Como en años anteriores la fecha para hacer la solicitud es la misma para todos los productos pero el reparto se hará en distintas fechas. Aceite en abril y lotes de conservas en mayo. Este año también tenemos la posibilidad de elegir entre la gama ecológica o la convencional en todos los productos. Para hacer el pedido tenéis varias opciones: Rellenando la hoja de pedidos o acudiendo a la secretaría de la ikastola.

Errigorako produktuak eskatu daitezke

Errigorak udaberriaren atarian egiten duen olio eta kontserben kanpaina martxan dago jada, Nafarroa hegoaldeko euskalgintza, ikastolak eta bertako nekazariak babesteko Errigorak egiten duen kanpaina alegia. Hala, martxoaren 12ra arte Nafarroa hegoaldeko oliba-olio birjina estra eta kontserba-loteak eskatzeko aukera dago. Ohiko eskaera ildoari jarraituz, produktu guztien eskaera data berdina izango da, baina banaketa bi zatitan egingo da: olioa apirilean eta kontserba-loteak maiatzean. Aurten ere, produktu guztietan dago produktu konbentzionala edo ekologikoa eskatzeko aukera. Eskaera egin ahal izateko hainbat modu dituzue: Eskaera orria beteta edo ikastolako idazkaritzara deituta edo mezu bat bidalita.

Páginas

Subscribe to RSS - euskara