saskika

Errigorak udaberriaren atarian egiten duen olio eta kontserben kanpaina martxan dago jada, Nafarroa hegoaldeko euskalgintza, ikastolak eta bertako nekazariak babesteko Errigorak egiten duen kanpaina alegia. Hala, martxoaren 12ra arte Nafarroa hegoaldeko oliba-olio birjina estra eta kontserba-loteak eskatzeko aukera dago. Ohiko eskaera ildoari jarraituz, produktu guztien eskaera data berdina izango da, baina banaketa bi zatitan egingo da: olioa apirilean eta kontserba-loteak maiatzean. Aurten ere, produktu guztietan dago produktu konbentzionala edo ekologikoa eskatzeko aukera. Eskaera egin ahal izateko hainbat modu dituzue: Eskaera orria beteta edo ikastolako idazkaritzara deituta edo mezu bat bidalita.

Subscribe to RSS - saskika