enpesen lasterketa

Lilatoia lasterketan bizi izandako esperientzia bikainaren ondoren, beste erronka bat dugu orain eskuartean: Enpresen lasterketa! Enpresen lasterketaren XIII. edizioa da aurtengoa, maiatzaren 17an izango da (10:00etan hasita), Donostian, eta 8,5 kilometroko ibilbidea osatu beharko da, Alderdi Ederren hasi, hiriko hiru hondartzak igaro eta berriz ere Alderdi Ederren amaituz. Zubimusu Ikastolatik bertan parte hartzeko deia egiten dizuegu, guztion artean Kilometroak jaia zein gure ikastolaren izena han eta hemen zabaldu eta elkarrekin Korri, Punpa, Ttak! egiteko. Lasterketan parte hartzeko lau lagunez osatutako taldeak egin behar ditugu: emakumeenak, gizonenak edota mistoak. Zubimusuko langileek zein gurasoek parte hartu ahalko dute. Parte hartu nahi duzuenok bi aukera dituzue: lauko taldea osatu eta taldean izena eman, edo modu indibidualean izena eman. Izena bakarka ematen duzuon artean lauko taldeak osatuko dira. Izena emateko gerturatu, deitu edo bidali mezu bat idazkaritzara maiatzaren 5a baino lehen. Kontuan hartu helburua gure ikastola eta Kilometroak jaia gizarteratzea direla, beraz, animatu eta eman izena!

Subscribe to RSS - enpesen lasterketa