ikastola

Aurten, urtero bezala, Ikastolen Elkarteko Aisiola begirale eskolak begirale ikastaroa eskainiko du Zubimusu ikastolan. 310 orduko iraupena duen ikastaroa da eta Batxilergoko 1. eta 2. mailako ikasleei zuzenduta dago. Ostirala, irailak 27, izango da matrikula egiteko azken eguna.

El objetivo ha sido unir todas las ikastolas en bici, donde representates de Zubimusu han realizado el tramo de Villabona a Andoain, con el objetivo de difundir el lema de Kilometroak de este año "ni, hi, hura, ikastola mundura!".

Ikastolak bizikletaz lotu dituzte, eta bertan izan dira Zubimusuko hainbat kide ere, Villabonatik Andoainera arteko ibilbidea egin eta aurtengo Kilometroetako "ni, hi, hura, ikastola mundura" leloa zabaltzeko.

Etapaz etapa eta etapaz gaindi ari gara ikastolak hezkuntza eraldatzen. Hezkuntza paradigma berri bat abiatu dugu, martxan da Lehen eta Bigarren Hezkuntzan, eta proiektu eraldatzaileak ditugu Haur Hezkuntzarako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren osteko ikasketarako ere. Eraldaketa ikastolan sartu orduko ikusten da, espazioak hezkuntzaren zerbitzura jarri baititugu, gelak bakarrik ez, ikastola osoa izan dadin hezkuntzarako. Irakasle talde sendoarekin, familia konprometituekin. Guztia elkarrekin ari gara aurrera eramaten. Hau ez da ikastola baten edo batzuen egitasmoa, guztiena baizik.

Páginas

Subscribe to RSS - ikastola