Euskal Hezkuntza Sistemak bere baitan jaso behar dituen oinarrien ENDEKALOGOA aurkeztu dugu “Gaurtik da bihar” lelopean. Euskal Hezkuntza Sistema gaurtik eraikitzen hasteko Ikastolen egindako ekarpena da. Jarraitu irakurtzen
Berriak
Elkartasun Ikastolak Europar Kooperatiba Elkartearen Batzar Nagusiak ebatzi ditu 2021 urterako diru-laguntzak. Hamahiru eskakizun egin ziren guztira, eta horietako hamarrek egin dute aurrera. Guztira, 802.324 euro banatu dituzte hamar eskari horien artean. Jarraitu irakurtzen.
Gazteak zientzia eta teknologia gaietara gerturatzeko Bizilabe proiektuan parte hartu du Zubimusu Ikastolak. DBHko 3. eta 4. mailako eskualdeko 7 ikastetxetako 574 gaztek parte hartu dute STEAM gaiekiko perzepzioari buruzko galdetegian, eta hortik sortu da Bizilabe asialdi eskaintza. Jarraitu irakurtzen.
Ikazkinen bisita izan dugu gaur ikastolan, eta larunbatean Villabonan egingo den Olentzaroren Basoa ezagutzera joateko gonbita egin diete ikasleei. Eskutitz bana ere banatu diete ikazkinek, Olentzaroren Basora joan ahal dutenek eskutitza eramateko. Ezin dutenek, Villabonan jarrita dauden postontzietan utzi ditzakete eskutitzak. Jarraitu irakurtzen.
Salvamento Marítimo Humanitario elkarteko Iñigo Gutierrez Zubimusun izan da, DHBko ikasleekin. Elkarteko lehendakari ordea da, eta Aita Mari misioan zein Chios-eko lehorreratzean parte hartutako da. SMH-k garapenerako lankidetza eta laguntza humanitarioa ditu oinarri, eta giza eskubideen karta itsasoan laguntza behar dutenengana ere iristea dute helburu. Bere bizipen pertsonalak zein elkartean egiten duten lanaz hitz egin die ikasleek. Jarraitu irakurtzen.
Zubimusu Ikastolak bat egin du Amasa-Villabonako Elkartasun Sareak antolatu duen jostailu bilketarekin eta Zizurkilgo Udalak egingo duen jostailu trukearekin. Hala, asteazkenetik aurrera, abenduak 9, eta abenduaren 11ra bitartean, jostailuak jasoko dira ikastolan. Zentroko eraikinean, Txermin eraikinean zein Zizurkilgo eraikinean utzi ahalko dira jostailuak. Abenduaren 12an, larunbata, 10:00etatik 13:00etara Errebote plazan Zubimusuk jarriko duen gunean ere utzi ahalko dira jostailuak. Jarraitu irakurtzen.