Berriak

2019.02.18

Zubimusu Ikastolari jangela zerbitzua ematen dion Askora enpresako zerbitzu aholkularia eta nutrizionista da Alvaro Ruiz. Berari galdetu diogu zeintzuk diren elikadura osasungarriaren giltzarriak.

2019.02.13

Humusa barazkiekin, kuskusez beteriko tomateak, barazki eta oilasko takoak eta freskagarri naturala. Plater horiek guztiak prestatu zituzten atzo Sukaldaritza Familian tailerrean parte hartu zutenek. Gero, nola ez, euren etxeetan afaltzerakoan dastatzeko aukera izan zuten. Ekimena III.Jardunaldi Pedagogikoen baitan gauzatu zen.

2019.02.08

LH1eko ikasleek dinosauroen inguruko proiektua landu dute eta borobiltzeko, dokumentala egin dute ikasitako guztia euren familiekin partekatu nahian. Talde lanean erronka aise gainditu dute. Dinosaurioen munduan sakontzeaz gain, grabazio lanetan ere ondo moldatu dira. Irudiak aukeratu, ahotsa eta musika sartu…

2019.02.07

Lilatoiaren 30. edizioa martxan da eta Zubimusu Ikastolak ez du martxoaren 10eko hitzordua galdu nahi. Iaz bezala, Zubimusu Ikastolak taldea sortuko du nahi duzuenok  ikastolaren izenean parte hartu ahal izateko lasterketan, emakumezkoen eta gizonezkoen arteko berdintasuna aldarrikatuz. “30 urte berdintasunaren sustraiak sendotuz” da aurten aukeratu duten leloa.

2019.02.04

Zorion etxe hontako denoi / oles egitera gatoz /aterik ate ohitura zaharra/ aurten berritzeko asmoz / ez gaude oso aberats diruz / ezta ere oinetakoz / baina eztarriz sano gabiltza / ta kanta nahi degu gogoz...
Usadioari jarraituz, Santa Ageda bezpera koplak abestuz ospatu dugu gaur.  IKUSI ARGAZKIAK HEMEN

2019.02.01

Ikasketa prozesuan lagungarriak diren metodo berriak ikasten jarraitzen dugu, jardunaldi pedagogikoen baitan. Olatz Arregiri esker garunaren gimnasia edo Brain Gym deritzana ezagutzeko aukera izan dugu,  kinesiologiako adar bat. Erakutsitako ariketen bidez, garunaren funtzionamendua hobetzen da.

2019.01.31

Jardunaldi Pedagogikoen baitan, Nekane Aizpun fisioterapeutarekin K-Stretch metodoa ezagutzeko aukera izan dugu, arnasketaz lagunduta eta zenbait ariketa praktikan jarrita, gorputzaren postura egokitzeak hobeto sentiarazten duelako pertsona, arinago, malguago.

2019.01.31

Matematikak kostatzen zaizkizu? Klasean irakurtzea tokatzen zaizunean gaizki pasatzen duzu? Kontzentratzea kostatzen zaizu? Galdera hauetakoren bati baietz erantzun badiozu edo inguruan inor baldin badezu, gaur, urtarrilak 31, arratsaldeko 17.15ean Zubimusu Ikastolako Txermingo eraikinean eskainiko den Brain Gym®aren inguruko hitzaldia lagungarri gerta dakizuke.

Orriak