Berriak

2019.05.09

Ikasturtearen azken txanpan gaude eta eguzki izpiek ematen diguten aldarte onarekin IKASTOLAKO JAIA antolatzen ari gara eta parte hartzera animatu nahi zaituztegu, zenbat eta gehiago izan, are eta hobeto pasako baitugu! Aurten ere egun osoko egitaraua antolatu dugu eta bazkarirako txartelak salgai daude jada. 

2019.05.08

LH5 eta LH6ko ikasleak Gorlizen izan dira aste honetan. Abenturarekin eta naturarekin bat eginda, surfaz, tirolinaz, eskaladaz edo ginkana jolasez gozatzeko aukera paregabea izan dute. Troka abentura, hori bai abentura! Ikusi hemen LH5eko argazkiak eta LH6koak.

 

2019.05.08

“Gurasoak bere barruarekin konektatuko balu dituen mugak onartuz eta umearekin ere konektatuko balu eta haurraren tokian jarri, ez genuke libururik, hitzaldirik edo adituen gomendiorik beharko”, dio Estitxu Fernandez psikologoak. “0-3 etapa. Haurraren garapen psikoemozionala” izenburupean, hitzaldia eskainiko du maiatzaren 11n Zizurkilen eta berarekin solasteko aprobetxatu dugu.

2019.05.07

Zer izan nahi duzu handitan?  Sarritan egiten den galdera da. Gaur HH4ko umeek lanbideak izan dituzte aztergai. Kalera atera dira saltoki ezberdinak ikustera eta dendarien zereginaren lekuko izan dira.  Azoka ere bisitatu dute bertako produktuen  garrantziaz jabetzen joateko. Azokan erositako olibak janez eman diote amaiera goizari. Olibak eta parkea, gozagarriak biak.

2019.05.07

LH4ko ikasleak Sastarrain Baserri Eskolara egin dute irteera. Naturarekin harremanetan, egunerokotasunean burutzen ez dituzten hainbat lan eta ekintzaz gozatzeko parada izan dute. Animaliei jaten eman, Ekaintxiki bisitatu… eta lagunartean sortzen diren une goxoez erruz gozatu dute. Egonaldiaren helburuetako bat, besteak beste, da  lankidetza espiritua piztea eta heziketa aktiboa indartzea.   IKUSI ARGAZKI GUZTIAK HEMEN

2019.05.07

“Etorkizunari aurrea hartuz“ lelopean ari dira ospatzen Erkide Irakaskuntzaren 4. Kongresua. Bertan da Zubimusu Ikastolako gerente Nerea Zumeaga eta berari egokitu zaio Aitor Bengoetxea aurkeztea eta hitza ematea. Bengoetxeak "Irakaskuntza kooperatibak: komunitatearen taupada  publiko eta pribatuz haratago"  izenburupean, ikastetxe kooperatiben komunitate eta bokazio publikoa azpimarratu ditu.

2019.05.03

0-3 garaian zer behar emozional ditu haur txikiak? Zerk laguntzen du eta, aldiz, zerk oztopatzen du? Haurraren garapen emozionala ahalik eta modurik osasungarrienean akonpainatzeko, haur txikien garapen emozionalaren inguruko saioa eskainiko du Zubimusu Ikastolak, Estitxu Fernandez psikologoaren eskutik. Hitzordua maiatzaren 11n izango da Zizurkilgo ikastolan 10:00etatik 12:00etara bitartean. IZENA EMAN NAHI DUT

2019.05.03

0-2 adin tarteko umeak dituzten familiek hitzordua eska dezakete Zubimusu Ikastolaren egitasmo pedagogikoa ezagutzeko. Horretarako, eta familiak bakarka hartzen direnez, hitzordua eskatu behar da ondorengo telefonora deituta:  688727206. 

Orriak