Berriak

2019.05.29

Kilometroak jaiak etorkizun hurbilean garatu nahi duen izaera berria landuko dugu pintxo tertuliaren bigarren edizio honetan. Garrantzi handiko hiru esparru landuko ditugu, hala nola; ekonomia, partaidetza eta komunikazioa. Bestalde, gazteen artean ekintzailetasun aktiboa uztartzen saiatuko gara ere. Guztion proiektua izanik, guztion partehartzea estimatuko genuke. Anima zaitez zure ekarpenak eredu berriari ematera!

2019.05.27

Ederra izan zen larunbateko gure ikasturte amaierako jaia! Txalotzekoa! Gogoratu nahi baduzue eta egunak eman zuena ikusi, argazkiak HEMEN dituzue.Eskerrik asko guztioi parte hartzeagatik, Zubimusu izateagatik! #zubimusugara

2019.05.23

Maiatzaren 18an Hik Hasikoen bisita jaso genuen. Plazer handia izan da jasotzen ari garen formazioko lankideez gain, Alfredo Hoyuelos, Ana Araujo eta Joxe Mari Auzmendi gure artean izatea. Asko ikasi genuen guztion artean. Eskerrik asko gerturatu zineten guztioi!

2019.05.23

Gonbidapen batekin gatozkizue oraingoan. Dakizuenez, Zubimusu Ikastolan Mahi-Mahi jangela dugu eta pentsatu dugu zuei, gurasooi,  jangela erakusteko modurik zuzenena eta politena bertara bazkaltzera gonbidatzea dela. Horrela, umeek jatordu garaia nola  bizi duten ikusiko duzue, gure proiektu pedagogikoan erabat txertatuta dugun jangela gertutik ezagutuz, eta haurrekin batera, esperientzia berri baten lekuko eta protagonista bihurtuz. 

2019.05.20

Datorren larunbatean, maiatzaren 25ean, ospatuko dugu aurtengo ikasturte amaierako jaialdia eta egun horretarako aurreikusita dugun  egitaraua aurkezten dizuegu. Goizeko 10:00etatik arratsaldeko 19:30era luzatuko da festa. Ikasleen ikuskizunak, jolasak eta tailerrak, xake eta mus txapelketak, DJ festa... askorako emango du egunak.

2019.05.17

LH2ko ikasleek Bertizera bi eguneko irteera egin dute eta argazkiekin bideo polit hau prestatu dute. KLIKATU HEMEN BIDEOA IKUSTEKO

2019.05.17

EHIk 2. urtez DBH-KO PRAKTIKA ONEN II JARDUNALDIA antolatu du Hernaniko Orona-Ideon. Ikastoletako irakasleek izandako esperientzia positibo eta eredugarriak zuzenean ezagutzeko parada izan dute bertaratutako Euskal Herri osoko DBHko irakasleek. Guretik DBH 3. mailakoekin landutakoaren berri ezagutzera eman da.

2019.05.16

Haur Hezkuntzako 3, 4 eta 5 urteko umeek Gaztelura egin dute ikasturte amaierako irteera. Eguraldi onak lagunduta, erruz gozatu dute ikasgelako hormetatik aske. Parkean jolastu, otarteko goxoa jan lagunartean, belarretan bota eta udaberria usaindu… KLIKATU HEMEN ARGAZKIAK ETA BIDEOAK IKUSTEKO

Orriak