Berriak

2019.05.03

0-2 adin tarteko umeak dituzten familiek hitzordua eska dezakete Zubimusu Ikastolaren egitasmo pedagogikoa ezagutzeko. Horretarako, eta familiak bakarka hartzen direnez, hitzordua eskatu behar da ondorengo telefonora deituta:  688727206. 

2019.05.03

Seaskako Ikastolek ondoan behar gaituztelako, aurten ere ez diogu hutsik egingo Herri Urrats jaiari. Urtero egiten den moduan, autobusak jarriko dira Senperera gerturatu eta hango aintziraren bueltan egun ederra igarotzeko. Autobuserako izena Zubimusu Ikastolan bertan eman daiteke. Joan-etorria 10 euro kostako da eta Galtzaundikide eta Atarikide direnei, 8 eurotan aterako zaie. Egunean bertan, autobusa Villabonako kiroldegitik 9:50ean pasatuko da eta Zizurkilen, Oria paper-fabrikako geltokitik, 9:55ean.

 

2019.04.30

DBH 4ko ikasleek bisita berezia jaso dute. Gerrate zibileko aztarnak jasotzen ari diren Joanes Karrera eta Manex Arrastoa historialari eta arkeologoen bisita hain zuzen ere. Aiztondo bailarako trintxeretan indusketa lanak egiten ari dira eta bertatik ateratako bala, kaskilo, botila zatiak, sardexka, labana eta abar eskuartean edukitzeko aukera izan dute. Honez gain, historiako gertaera eta anekdota trajikoen berri izan dute. Historia arloan gai hau landu ostean, burutu da ekintza interesgarria hau.

2019.04.29

Ostirala, maiatzak 3, da Enjoy English programan izena emateko azken eguna. Herritik mugitu gabe jatorrizko ingeles hiztunekin udan ingelesa ikasteko aukera paregabea eskaintzen du Enjoy English programak eta aurreko urteetan bezala, Zubimusu Ikastolak, Ikastolen Elkartearekin bat eginez, ingelesa praktikatzeko aukera eman nahi die ikastolako eta herriko ume guztiei. 

2019.04.15

Justu oporrak hartu aurretik, LH1eko neska-mutilek Lehen Gizakia proiektua landu dute. Ikasgelan gizakiaren sorrera, orduko bizimodua, artea eta beste hainbat alderdi jorratu  ostean,  proiektua borobiltzeko Zubimusu Kobazuloa eraiki zuten. HHko ikasleei zuzenduta bisita gidatuak antolatu zituzten  kobazulora eta haur txikiagoei kobazuloa erakutsi eta azalpenak eman zizkien.

2019.04.15

Ikastolako Mahi-Mahi jangelak askorako eman du bigarren hiruhilekoan eta egunerokotasuna nola bizi duten erakusten duen argazki bilduma osatu dute. Izan ere, erronka kooperatiboak, sukaldaritza tailerra, crossfit saioa… denetarik egin dute jatordu garaian, jangela ikastolaren proiektu pedagogikoan barneratuta baitago. Helburua da osasuntsu jateaz gain, esperientzia berriak bizitzeko aukera ematea gure neska-mutilei. KLIKATU HEMEN ARGAZKIAK ETA JARDUEREN LABURPEN TXOSTENA JAISTEKO

2019.04.13

Goizeko ordu txikietan Korrikarekin bat egin du Zubimusu Ikastolak. Zizurkilen lekukoa ikasleek, Iraiak eta Adeiek,  hartu dute eta Villabonan Nerea Zumeagak, beste lankide batzuekin batera. Ikasle, guraso, irakasle eta langileak batu dira. Emozioa nagusi.

2019.04.12

Ikastolako txikienak Korrika Txikiaz biziki gozatu dute, Korrika beti eta denontzat baita hunkigarria. Eguraldiak aurpegi tristea zuenez, ikastolako jolas-tokian egin dute Klika Korrika! Ikusi bideoa eta argazkiak HEMEN

Orriak