Berriak

2019.04.10

LH6ko ikasleak Azoka Solidarioa egin dute beharrean daudenei laguntzeko asmoz. Elkartasunari bide emanez, etxeko armairuak hustu eta liburuak, jolasak eta bestelakoak salgai jarri dituzte eskuratutako dirua Villabonako Caritas Gobernuz Kanpoko Erakundeari emateko. 

2019.04.10

Aurtengo 21. KORRIKA martxan da eta indartsu etorriko zaigu datorren larunbatean gure kaleak betetzera. Zizurkildik apirilaren 13an goizeko 03:23an pasako dela aurreikusten da eta Amasa-Villabona goizeko 03:29 an zeharkatuko du. Irakurri albistea xehetasunak jakiteko.

2019.04.04

Gaur LH6ko ikasleak Eureka! Zientzia Museoan izan dira, Donostiako Miramongo Parke Teknologikoan.  Elektrizitate tailerra egin dute eta ondoren bisita gidatua. Zentroak dibulgazio zientifikoa du helburu, printzipio zientifikoak ulertzeko hezkuntza programaren osagarri eta aisialdirako baliabide egokia delarik, ikasleek ikusi ahal izan duten bezala.  KLIKATU HEMEN ARGAZKI GUZTIAK IKUSTEKO

2019.04.03

Aitor Zabala, Zubimusu Ikastolako Heziketa Fisikoko irakaslea, unibertsitateko ikasleekin egon da. Mondragon Unibertsitatean eta Deustuko Unibertsitatean izan da Lehen Hezkuntza graduko ikasketak burutzen ari diren neska-mutilekin hezkuntza eremuan duen esperientzia eta ezagutza partekatze aldera.

2019.04.02

Haur Literaturaren Nazioarteko Eguna da gaur. 1967tik mundu osoan ospatzen da Hans Christian Andersen idazle dinamarkarraren jaiotza oroitzeko. Guk liburu eta idazleei egin diezaiekegun omenaldirik hoberena  eginez ospatu dugu eguna: irakurriz.

2019.04.02

Gaztaren elaborazio prozesuaren nondik-norakoak ezagutu dituzte gaur LH6ko ikasleek, Askora etxeko kalitate departamentuko Amaia Zabaletaren eskutik. Behin prozesua ezagututa, esnea piramide nutrizionalean non kokatzen den ikusi dute eta esnea osagai nagusitzat duten produktuak, alegia, esnekiak, aztertu dituzte.

2019.04.02

Datorren igandean, apirilaren 7an, izango da Zubimusu Ikastolak antolatu ohi duen mendi irteera. Ibilbide luzea edo motza egiteko aukera eskainiko da. Apirilak 5erako, ostirala,  parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute ondorengo estekan:. EMAN IZENA HEMEN

2019.04.01

Heziketa Fisikoa ikasgaiaren baitan, LH5eko ikasleek Olinpiadak egin dituzte. Talde bakoitza herrialde bateko ordezkaria bailitzan, kirol mota ezberdinetan lehiatu da. Pisu jaurtiketa, xabalina, luzerako saltoa, erreleboak, 100 metroko lasterketa, hesi lasterketa… denetarik egin dute. Ikusi ondorengo bideoak.

Orriak