Berriak

2018.10.16

Ikastolak gurasoei zuzendutako bilera informatiboak egin ditu EKI proiektuaren nondik-norakoak azaltzeko. Izan ere, egitasmoaren gakoa  ez da paperezko testu liburuen ordez, ordenagailua erabiltzea. EKI kontzeptua askoz ere zabalagoa da eta ikaslegoaren konpetentziei zuzendutako material didaktiko berritzaileari egiten dio erreferentzia.

2018.10.15

Urriak 21ean, datorren igandean, Nafarroa Oinez jaira joateko autobusak jarriko dira. Nahi duenak ikastolan bertan eman dezake izena. Zizurkildik 9:30ean aterako da autobusa paper fabrikako geldokitik eta Villabonatik, 9:35ean, Kiroldegitik. 

2018.10.11

KiVa eskola-jazarpena prebenitzeko eta jazarpen-kasuei modu eraginkorrean aurre egiteko programa da. Gaur Kiva Eguna ospatu dute ikasle eta irakasleek Zubimusu ikastolan inolako jazarpenik ez dela onartzen aldarrikatzeko.

2018.10.10

Gipuzkoa Mendi Federazioak urtero  bezala, “Finalista Eguna” mendi ibilaldia antolatu du, Aizkardi Mendizale Elkartearekin batera. Urriaren 21ean izango da eta Amasa-Villabonako mendi bideetatik burutuko da. Izen-ematea zabalik dago. 

2018.10.08

Ikastolen Elkarteak zabaldu duen mezua helarazten dizuegu Kilometroak 2018ren alde zuen ekarpena egin nahi baduzue eguraldi txarrak helburu guztiak betetzea eragotzi zuelako. Lagundu dezagun. 

2018.10.08

LH5eko neska-mutilek Nerea Ibarburu Achaga saskibaloiko jokalari ohia hurbiletik ezagutzeko aukera izan dute. Aurreko ostiralean Zubimusu Ikastolan izan zen bisitan saskibaloiaz hitz egiteko eta nola ez, ikasleekin baloia eta kantxa partekatzeko.

2018.10.01

Aurten ere Zubimusu Ikastolak eta AISIOLA-Ikastolen Elkarteko Begirale Eskolak bat egin dute ikastaroa antolatzeko. Batxilergoko ikasleei zuzentzen zaie ekimena eta ikastaroa burutzen dutenek “Haurren eta gazteen aisialdiko jardueren dinamizazioa” Ziurtagiri Profesionala lortuko dute. Matrikula epea zabalik dago. 

2018.10.01

Tik-tak, tik-tak… gutxi falta zaigu datorren igandean Zumarraga-Urretxun ospatuko dugun egun handirako. Kilometroak 2018rako ia dena prest dago baina boluntarioak nahi dituzte laguntzeko.  Animatu eta eman izena ondorengo linka klikatuta: http://www.uzikastola.eus/kmk18/

Orriak