Berriak

2019.02.04

Zorion etxe hontako denoi / oles egitera gatoz /aterik ate ohitura zaharra/ aurten berritzeko asmoz / ez gaude oso aberats diruz / ezta ere oinetakoz / baina eztarriz sano gabiltza / ta kanta nahi degu gogoz...
Usadioari jarraituz, Santa Ageda bezpera koplak abestuz ospatu dugu gaur.  IKUSI ARGAZKIAK HEMEN

2019.02.01

Ikasketa prozesuan lagungarriak diren metodo berriak ikasten jarraitzen dugu, jardunaldi pedagogikoen baitan. Olatz Arregiri esker garunaren gimnasia edo Brain Gym deritzana ezagutzeko aukera izan dugu,  kinesiologiako adar bat. Erakutsitako ariketen bidez, garunaren funtzionamendua hobetzen da.

2019.01.31

Jardunaldi Pedagogikoen baitan, Nekane Aizpun fisioterapeutarekin K-Stretch metodoa ezagutzeko aukera izan dugu, arnasketaz lagunduta eta zenbait ariketa praktikan jarrita, gorputzaren postura egokitzeak hobeto sentiarazten duelako pertsona, arinago, malguago.

2019.01.31

Matematikak kostatzen zaizkizu? Klasean irakurtzea tokatzen zaizunean gaizki pasatzen duzu? Kontzentratzea kostatzen zaizu? Galdera hauetakoren bati baietz erantzun badiozu edo inguruan inor baldin badezu, gaur, urtarrilak 31, arratsaldeko 17.15ean Zubimusu Ikastolako Txermingo eraikinean eskainiko den Brain Gym®aren inguruko hitzaldia lagungarri gerta dakizuke.

2019.01.24

Zubimusu Ikastolak abian ditu III. Jardunaldi Pedagogikoak eta edizio berri honetarako hautaturiko gai nagusia osasuna da. Ikastolaren 2ZIA proiektu pedagogikoaren baitan ikaslearen osasunak toki garrantzitsua hartzen du eta ikaslearen zein ikas-komunitate osoaren ongizatean sakonduko dute datozen egunetan, horretarako metodo eta tresna ezberdinak ezagutuko dituztelarik adituen eskutik.

2019.01.23

Jakina denez, teknologia berrien abantailak  handiak dira baina arriskuak ere izugarriak dira.  Horregatik da garrantzitsua interneta modu egokian erabili behar dela ohartaraztea, bereziki, haur eta nerabeen artean. Helburu horrekin Ertzaintza eskolaz eskola heziketa lan bat egiten dihartu eta aste honetan Zubimusu Ikastolako DBH1 eta BDB2ko neska-mutilekin landu dute gaia.

2019.01.22

Ireki leiho bat munduari begiratzeko, euskaratik eta euskaraz. Hezkuntza eredu propio baten bidez, ikasi pentsatzen, ikasten, komunikatzen, elkarrekin bizitzen, zeu izaten eta egiten... Ikastolok elkarrekin hezkuntza eraldatzen ari gara. Ikastolen Elkartearen  bideoa ikustera gonbidatzen zaitugu.

2019.01.22

Ate Irekiak egingo ditugu larunbat honetan, urtarrilaren 26an, oraindik Zubimusu Ikastola ezagutzen ez duten guraso berriei gure 2ZIA proiektu pedagogikoa aurkezteko. 

Orriak