Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza

LHn hartutako bideari jarraipena ematen zaio. DBHn EKI proiektua dugu martxan. EKI ikasmaterial berria eta berritzailea da. Euskal Curriculumean oinarritzen da eta jakintza akademikotik haratago doa pertsonaren garapen osoa lortzeko diseinatua izan delako. Edozein bizitzako egoerei aurre egiteko konpetentziak behar ditu ikasleak eta konpetentzia horiek lantzen ditugu EKI proiektuaren bidez.

EKI-k gaitasunak lehenesten ditu edukien aurretik. Ikasleek ikasten eta pentsatzen jakitea, elkarbizitzen, norbera izaten, ekintzailea izaten edota ezagupenak integratzea lortzea, horixe da proiektuarekin lortu nahi dena.