Haur hezkuntza

Haurraren garapenerako oinarriak jartzen dira, Haur Hezkuntzak berebiziko garrantzia baitu haurraren garapen osoan. Umea da protagonista eta irakasleak bere gorputza eta ingurunea arakatzera eta deskubritzera animatzen du, nortasuna zehazten eta harremanak lantzen hasten den bitartean. Hori guztia, haurraren erritmoa errespetatuz. 

Metodologia gisa, pertsona ulertzeko eta begiratzeko modu jakin bat abiapuntutzat duen  eredu berritzailea da Zubimusu Ikastolan ezarrita duguna: Konfiantzaren Pedagogia. Proiektu honen ardatz nagusia da umearen gaitasunak garatzea konfiantzan, bere segurtasunean oinarrituz. Haurrak norbere buruarengan, besteengan eta inguruan konfiantza sentitu behar du ikasten hasteko eta horixe da Konfiantzaren Pedagogiak bilatzen duena.

Zizurkilgo Ikastolan jada ezarrita dago metodologia berri hau eta beharrezkoak diren urratsak ematen hasiak gara Villabonan lehenbailehen martxan jartzeko. 

Haur Hezkuntzan ditugun helburuak lortzeko ikasmaterial gisa 3 eta 6 urte bitartekoekin Urtxintxa proiektua erabiltzen dugu ikastolok.