KiVa, eskola jazarpenari aurre eginez

KiVa eskola-jazarpena prebenitzeko eta jazarpen-kasuei modu eraginkorrean aurre egiteko programa bat da, frogatan oinarritua.

  • Jazarpenari aurre egiteko tresnak eskaintzen dira (tutoretza materiala)
  • Ikastolaren egoeraren eta denborarekin gertatzen diren kasuen jarraipena egiten da (urteroko inkestak)

Jazarpen-kasu bat gertatzen denean erasotzaile edo biktima gisa parte hartu duten haur eta nerabeekin lan egiten da eta beste ikasleak biktimari babesa ematera animatzen dira.  Helburua jazarpena gelditzea da (KIVA taldea).

KiVa-k bi unitate ditu: 1. unitatea 6 eta 9 urte arteko haurrentzat diseinatu da. 2. unitatea 10 eta 12 urte arteko haurrentzat da egokia. Tutoretza orduetan lantzen da materiala.

Honetaz gain, baliabide digitalak (on-line jokoa) eta webgune bat (guraso eta hezitzaileentzat) eskaintzen dira ikasmaterial gisa. Honen guztiaren bitartez, gelan hainbat balio lantzen dira alde batetik, eta bestetik, bullying kasuen aurrean jokabide jakin bat, hura salatzea eta biktimaren alde jartzea bultzatzen da.  

Irakasle eta langile guztiak programan sartuta daude eta herrian ezagutzera eraman da. Horrela, KiVak eskola komunitate osoa inplikatzen du eskola jazarpenaren aurka. Eskola komunitate osoa inplikatuz, eskola jazarpenarekiko sentikorrago egiten dira denak eta horrek, kasu asko eragozteaz gainera, prebentzioan asko laguntzen du.

Kasuak gertatuz gero berriz, haiek azkarrago detektatzea eta baita kasu bakoitza konpontzeko hartu beharreko bidea eta egin beharreko urratsak erabakitzea ere laguntzen du.