"Finalista eguna" mendi ibilbiderako izen ematea zabalik

Gipuzkoa Mendi Federazioak urtero  bezala, “Finalista Eguna” mendi ibilaldia antolatu du, Aizkardi Mendizale Elkartearekin batera. Eskola kiroleko jarduera honetara, Gipuzkoa osoko ikasleak etortzeko aukera izango dute. Ibilaldia Amasa-Villabonako mendi bideetatik  burutuko da, urriaren 21ean,  igandean, goizeko 9:00etatik aurrera, herriko plazatik irtenda. Bi ibilbide egongo dira aukeran, luzera ezberdinekoak.  

 Ibilaldian parte hartzeko, ez dago adin tarte jakinik,  ikasle guztiek har dezakete parte, beti ere guraso eta arduradun batekin joanda.

Antolaketa errazteko asmoz, izen-emateak egiteko epea urriaren 16an bukatuko da. Horretarako tutoreari orri hau beteta bueltatu beharko zaio. Bertan ikaslearen izena eta berarekin joango den arduradunaren izena  jarri beharko dira.

 Egunean bertan ere, izena emateko aukera izango da.

Informazio gehiago, www.aizkari.com web gunean aurkituko duzue.

Ikastolatik eta Aizkardi Mendizale Elkartetik ekimenhonetan parte hartzera animatzen zaituztegu.