Ekogunera irteera egin dute lau eta bost urteko haurrek

Haur Hezkuntzako umeek egun paregabea igaro dute Ekogunean. Angel eta Mikelen laguntzaz, baratzeko sekretu eta bitxikeria pila deskubritu dituzte. Bertan, artoa aletu, txikitu, oilategian oiloei jaten eman, lastoa baratzean sakabanatu, barazkiak landatu eta naturaz gozatzeko aukera izan dute. 

Egunari amaiera emateko, berriz, haur parkea izan dute jolas-gune. 

Ikusi hemen argazki guztiak.