11. Argazki Rallya, Aizkardi Mendi Elkartearen eskutik

Aizkardi Mendi Elkarteak 11. Argazki Rallya antolatu du mendian zehar. Datorren igandean, azaroaren 11n izango da eta parte hartu nahi dutenek Aizkardiko aretoan (Larrea auzoa 18B) eman beharko dute izena egunean bertan. Irteera ordua 9.00etan izango da. Partaideek 9 kilometroko ibilbidean eta lau ordutan egin beharko dituzte argazkiak. Egindako lanak azaroaren 19tik 23ra Gurea Zineman egongo dira ikusgai eta sari banaketa azaroaren 23an izango da.