35. Mendi Asteak hitzaldi sorta ederra dakar

Aizkardi Mendi Elkarteak, Villabonako Udalaren babesarekin, 35. Mendi Astea antolatu du. Hilaren 20tik 23ra bitartean, hitzaldi sorta ederra eskainiko da Gurea Zine aretoan, iluntzeko 20:00etan. Aldi berean, 11. Argazki Rallyko erakusketaz gozatzeko parada izango da eta azaroaren 23an, ostiralean, sari banaketa egingo da.

Pou anaiek mendi bertikaletan duten eskarmentua izango dute hizpide. Joseba Iztueta, berriz, Khan Tengri eta Lenin Peak mendietaz arituko da. Andoni Arregik eta Imanol Amundarainek, elkarrekin, eskalada jorratuko dute edo Madagaskar, eskalada aitzaki hartuta. Azken hitzaldia “Annapurnaren magaletik oinez” Mendia Ait-chaou eta Lertxundi-Barinaga.

Asteari amaiera emateko mendi ibilaldia antolatu dute iganderako, azaroaren 25erako. Olaederra kiroldegian jarri dute hitzordua goizeko 8:30ean.

Azaroaren 11n Argazki Rallya