Robotika ikastaroa Gabonetan, LH 4, 5 eta 6ko ikasleentzat

Zubimusu Ikastolak, Ikastolen Elkartearen eskutik, Robotika ikastaroa antolatu du Gabonetarako. Eskaintza LH4, 5 eta 6ko ikasleei zuzenduta dago. Hiru eguneko ikastaroak dira eta goizeko 9:00etatik 13:00era izango dira saioak. Abenduak 26, 27 eta 28 edo bestela, urtarrilak 2, 3 eta 4. Izen emate epea abenduaren 12an amaituko da.

Ekimenaren helburuak dira, besteak beste, programazio eta robotikaren mundua ezagutzea, sormena sustatuz eta teknologia berriak euskaraz erabiliz. Eta nola ez, ondo pasatzea.  

Lan saioetan, besteak beste, programazioaren oinarriak ezagutuko dituzte eta zirkuitu elektrikoak landu. Halaber, taldeka proiektu bat garatuko dute.