Jangelan ere Euskararen Eguna ospatu dute

Ikastolako jangelan ere ondo gogoan izan dute gaur Euskararen Nazioarteko Eguna. Euskaraldiak 11. eguna du gaur eta Ahobizi eta Belarripresten arteko ariketa gaur amaituko da baina utzi du bere uzta. Jangelako ikasleek horma-irudia marraztu dute, ikastolan urteko 365 egunetan egiten dugula bat euskararekin adierazteko.