Sahara, Pakistan eta Indiari laguntzeko material bilketa

Premia larria duten herrialdeei laguntzeko, Tolosako Laskurain ikastolak antolatu ohi duen merkatu txikiaren proiektuarekin kolaboratu nahi du Zubimusu Ikastolak. Horregatik, abenduaren 21 bitartean, material bilketa egingo da ikastolan Sahara, Pakistan eta India diruz laguntzeko, bigarren eskuko merkatuan saltzen diren artikuluei esker. Aurten Mondragon Unibertsitateko ikasleak batu dira ekimenera eta Tolosa inguruko herrietan mezua zabaltzeko konpromisoa hartu dute. Eurei esker, proposamenaren aurrean, nola ez, Zubimusuk ez du zalantzan jarri parte hartzeko aukera. 

Jostatiluak, jantziak, altzari txikiak, koadroak, puzzleak, liburuak, e.a. ekar daitezke ikastolara. Kaxak jarri dira hiru eraikinetan. Zizurkilen eta Txerminen materiala tutoreari eman beharko zaio eta Zentroan, idazkaritzan entregatzeko eskatzen da.

Erakusketa eta salmenta abenduaren 26tik urtarrilaren 4ra egingo da Tolosako Kultur Etxean.

Halaber, norbaitek diruz lagundu nahiko balu ondorengo kutxa korrontean sar dezake dirua: Kutxa 21010081190004212098