Dantzan egiten duen herria ez da hiltzen

Zubimusu Ikastolako ikasleak euskal dantzak ikasten aritu dira Heziketa Fisikoa arloan garatutako proiektuaren baitan. Villabonako LH1,2 eta 3ko eta Zizurkilgo LH 1 eta 2ko ikasleek hartu dute parte. Gela bakoitzak dantza bat ikasteko ardura hartu zuen, gero emanaldia eskaintzeko. Eta aurtengo Bikote Gazteen Euskal Herriko Dantza Txapelketa irabazi duten Maitane Irurzun eta Gorka Duran ikastolako ikasleek sekulako arin-arin eta fandango erakustaldia egin diete. A ze maisuak! (euskal) dantza egiten duen ikastola da gurea. Ikusi bideoa: