Ane Urroz irakasleak familiarizazio prozesuei buruz hitz egin du Mondragon Unibertsitatean

Zubimusu Ikastolako irakaslea den Ane Urroz Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien (HUHEZI) fakultatean izan da familiarizazio prozesuaren nondik-norakoak azaltzeko.  Haur Hezkuntzako ikasketak egiten ari diren lehenengo mailako ikasleak izan ditu ikus-entzule.

Urrozek ikastolan hartutako esperientzia partekatu du MUko ikasleekin, bere testigantzak marko teorikotik atera eta bizipen errealetara gerturatzeko asmoz.

Iaz antzerako egitasmoan hartu zuen parte Urrozek Mondragon Unibertsitatean. Orduan gainera irakasle eta guraso bolondresekin elkarrizketak izan zituen aurretik iritziak, sentsazioak eta hitzak biltzeko asmoz.