Brain Gym metodoaren abantailak, ikasketa prozesuetan

Ikasketa prozesuan lagungarriak diren metodo berriak ikasten jarraitzen dugu, jardunaldi pedagogikoen baitan. Olatz Arregiri esker garunaren gimnasia edo Brain Gym deritzana ezagutzeko aukera izan dugu,  kinesiologiako adar bat. Erakutsitako ariketen bidez, garunaren funtzionamendua hobetzen da: estresa  murriztu, ulermena eta memoria hobetu edota kontzentratzeko gaitasuna garatu. Gakoa garunaren bi hemisferioak konektatzean datza, gorputza eta buruaren arteko konexioa landuz.

Metodoa Paul Denninsonek sortua da eta proposatzen diren ariketak erraz egitekoak eta dibertigarriak dira. Ikasleari desblokeatzen eta kontzentratzen laguntzen diote, zailtasunak gainditzen eta baliabideak bilatzen. “Estresak pertsonaren funtzionaltasuna murriztu egiten du eta baita norbere baliabideak eskuratzeko gaitasuna ere”.  Agirreren esanetan, baliabiderik ez dugunean, beldurra agertzen da.

Brain Gymak garunaren bi hemisferioen integrazioa ahalbidetzen du. Integratuta daudenean fisikoki ongi sentitzen gara, emozionalki motibatuta eta mentalki  gure jarrera konstruktikoa izaten da. Aitzitik, integraziorik ezean, fisikoki sentsazioak desatseginak izaten dira, emozionalki  frustrazioa nagusitzen da eta mentalki kritikoak izaten gara geure buruarekin.  

Brain Gymaz gehiago jakin nahi dutenek, bihar, otsailak 2, dute aukera. Goizeko 9:00etatik 13:00era tailerra emango da Txerminen.