Lilatoirako prest! Eman ditzagun pausoak berdintasunaren alde

Lilatoiaren 30. edizioa martxan da eta Zubimusu Ikastolak ez du martxoaren 10eko hitzordua galdu nahi. Iaz bezala, Zubimusu Ikastolak taldea sortuko du nahi duzuenok  ikastolaren izenean parte hartu ahal izateko lasterketan, emakumezkoen eta gizonezkoen arteko berdintasuna aldarrikatuz. “30 urte berdintasunaren sustraiak sendotuz” da aurten aukeratu duten leloa.

Aurten gainera, gure Mahi Mahi jangelako otorduez arduratzen den Askora enpresak berdintasunaren aldeko aldarrikapenera batu da eta ekimenean parte hartu nahi duten ikastolako emakume guztiei oparia egingo die izena ematerakoan.

Izena emateko zubimusu@ikastola.eus  helbidera idatzi daiteke edo 943 69 23 21 telefono zenbakira deitu.

Berdintasunaren alde. Anima zaitez, eskuratu oparia eta gozatu lasterketaz! Ondo merezitako bost kilometro dira.