Dinosauroen inguruko dokumentala egin dute LH1eko ikasleek

LH1eko ikasleek dinosauroen inguruko proiektua landu dute eta borobiltzeko, dokumentala egin dute ikasitako guztia euren familiekin partekatu nahian. Talde lanean erronka aise gainditu dute. Dinosaurioen munduan sakontzeaz gain, grabazio lanetan ere ondo moldatu dira. Irudiak aukeratu, ahotsa eta musika sartu… Gustatuko zaizuelakoan “Zer ote?” dokumentala ikustera animatzen zaituztegu. Ikasleek argazki bat hartu eta asmaketa joko bat ere egin dute eta hortik dator dokumentalaren izenburua. Gozatu!