Eskolarteko XXXII. Ibilaldi Neurtua egingo da igandean Tolosan

Igande honetan, martxoak 10, Eskolarteko XXXII. Mendi Lehiaketaren baitan, IBILALDI NEURTUA egingo da Tolosan, beste hainbat herritan bezala. Parte hartu nahi duzuen ikasleontzat Aizkardi Mendi Elkarteak hitzordua goizeko 8:00etan kiroldegian jarri du. Partaideak kotxeetan joango dira Tolosara.