Goazen denok Herri Urratsera

Seaskako Ikastolek ondoan behar gaituztelako, aurten ere ez diogu hutsik egingo Herri Urrats jaiari. Urtero egiten den moduan, autobusak jarriko dira Senperera gerturatu eta hango aintziraren bueltan egun ederra igarotzeko.

Aurten hitzordua maiatzaren 12an izango da.

Autobuserako izena Zubimusu Ikastolan bertan eman daiteke. Joan-etorria 10 euro kostako da eta Galtzaundikide eta Atarikide direnei, 8 eurotan aterako zaie. Egunean bertan, autobusa Villabonako kiroldegitik 9:50ean pasatuko da eta Zizurkilen, Oria paper-fabrikako geltokitik, 9:55ean.

Zubimusu Ikastolak Herri Urratsera joatera animatu nahi zaituzte. Izan ere, beti dago arrazoi on bat bertaratzeko baina aurten gure babesa helaraztea garrantzitsua da. Seaskako ikastolek urte gutxitan ikasle kopurua bikoiztea lortu dute eta txalotzekoa da, baina horrek beste arazo bat ekarri die. Frantziako Hezkuntza Ministerioak ez die beharrezkoa duten irakasle kopurua jarri nahi.

Bota diezaiegun esku bat, gozatuz eta elkartzen gaituen guzti hura partekatuz.