Zubimusu Ikastola, Erkide Irakaskuntzaren 4. kongresuan

"Etorkizunari aurrea hartuz" lelopean Erkide Irakaskuntzak 4.Kongresua ospatuko du gaur eta bihar Euskalduna jauregian. Hezkuntzaren etorkizunerako argibideak emateko eta gainerako ikastetxeetatik bereizten dituzten berezko ezaugarriak nabarmentzeko balio izango du. Bertan da Zubimusu Ikastolako gerente Nerea Zumeaga eta gaurko arratsaldeko saioan berari egokitu zaio Aitor Bengoetxea aurkeztea eta hitza ematea. Bengoetxeak "Irakaskuntza kooperatibak: komunitatearen taupada  publiko eta pribatuz haratago"  izenburupean, ikastetxe kooperatiben komunitate eta bokazio publikoa azpimarratu ditu.