Lanbideak ezagutzera kalera atera dira HH4ko umeak

Zer izan nahi duzu handitan?  Sarritan egiten den galdera da. Gaur HH4ko umeek lanbideak izan dituzte aztergai. Kalera atera dira saltoki ezberdinak ikustera eta dendarien zereginaren lekuko izan dira.  Azoka ere bisitatu dute baserriaren eta bertako produktuen  garrantziaz jabetzen joateko. Azokan erositako olibak janez eman diote amaiera goizari. Olibak eta parkea, gozagarriak biak.