Villabonatik Leitzaranera txirrinduz

Villabonatik Leitzaranera eta buelta. Horixe izan da duela egun batzuk DBH3ko ikasleek txirrinduz egindako ibilbidea, Heziketa Fisikoa ikasgaiaren baitan. Txirrindularitza landu dute eta amaierako proiektu gisa burutu dute irteera. Eguraldiak lagunduta, ikasleek erronkari aise egin zioten aurre. Askok, Leitzarango Plazaolako bide berdean zehar 40 km-tik gora egin zituzten joan-etorrian eta beste talde bat Nafarroako mugaraino iritsi zen, 53 km eginez.

Heziketa Fisikoko arduradun Aitor Zabalak laguntza eskertu nahi izan du. Izan ere, “irteera posible izaten da tutore -Xabier Mikel eta Unai-, guraso -Andoni Urdangarin eta Iñaki Elola- eta Ane Iriarte ikasle ohiaren urteroko laguntzarengatik eta bereziki udaltzaingoarenarengatik, Villbona-Andoain ibilbidean kotxez laguntzen eta babesten baikaituzte eta edozein larrialdirako eskura baititugu. Hauei guztiei MILA ESKER”.

IKUSI ARGAZKI GUZTIAK BLOGEAN