Araba Euskaraz festara joateko autobusa

Ekainaren 16an Gasteizen ospatuko den Araba Euskaraz festan parte hartzera animatu nahi zaituztegu. Tolosako Galtzaundi Euskara Taldeak antolatuta, autobusa jarriko da Villabonatik eta Zizurkildik. Autobusean joan nahi izan ezkero, ikastolako idazkaritzan eman behar da izena. Prezioa 12€ dira eta atarikide txartelarekin 10€. Izen ematea ekainak 14an 12:00etan bukatuko da. Festaren inguruan  Informazio gehiago duzue www.arabaeuskaraz.eus web gunean.