Baionara, frantsesa praktikatzera

Justu oporrak hartu aurretik, laugarren mailako frantseseko ikasleak Baionan izan dira egun pasa. Bertan, hiriko harresi gotorrak, lorategi botanikoa eta katedrala bisitatu eta hain ospetsuak diren Baiona Handiko txokolategileen produktua dastatu zuten. Taldeka erosketak eginez frantsesa praktikatzeko aukera ere izan zuten Marché des Halles azoka eremuko saltzaileekin.

Denon bazkaria jaso eta Baiona Ttipiko karrikak zeharkaturik (Bizi! herritar mugimendua ere ezagutu zuten) gaztelu berriko unibertsitate campusean egin zuten piknika. Gero, Euskal Museoan, gure gida Haizeren azalpenak jaso zituzten frantsesez eta haren galderei erantzuten saiatu ziren ikasleak. Azkenik, Aturri ibaia zeharkatu eta Saint Esprit auzoan argazki erakusketa bat ikusi ahal izan zuten, autobusera akiturik itzuli aurretik.

Borobila plana! IKUSI HEMEN ARGAZKI GUZTIAK