KMK: Auzolanerako gremioak behar ditugu

Kilometroetako lehen Batzorde Iraunkorra egin ostean, zuregana jotzen dugu laguntza eske. Nahiz eta 2020ko urriaren 4an izango den gure KMK eguna, aurtengo urrian hartuko dugu erreleboa eta ordurako hainbat gauza prestatu beharra dauzkagu. Horretarako ezinbestekoa dugu AUZOLANA. Eskertuko genizuke zure etxean edo inguruan laguntzeko prest dauden gremio desberdinetako pertsonen kontaktuak helaraziko bazenizkigu.

Azpian zerrenda bat proposatzen dizugu, baina ziur izan hortik kanporako edozein laguntza ere ondo etorriko zaigula.

GREMIOA:

  • Elektrizista
  • Margolaria
  • Arotza
  • Iturgina
  • Igeltseroa
  • Pladurista
  • Besterik: Zehaztu zer

Mesedez bete ondorengo galdetegia zuen datuekin: KMK 2020 AUZOLANA - GREMIOAK

Ea denon artean Kilometroak urte aberasgarri bat osatzen dugun!

Eskerrik asko!

Kilometroak 2020