Begirale titulua eskuratu nahi dutenentzat bilera informatiboa egingo da irailaren 16an

Aisiola, Ikastolen Elkarteko Begirale Eskolan begirale titulua lortu nahi duten gazteei zuzenduta, bilera informatiboa egingo da datorren astelehenean, irailaren 16an. Bilera Zubimusu Ikastolaren Txermingo eraikinean izango da, bertako jangelan, arratsaldeko 16:00etan.

Ikastaroan izena emateko ez da derrigorrez ikastolako bazkide izan behar. Denei zabalduriko eskaintza da.

Ikastaroa 150 teoria orduk eta beste 160 praktika orduk osatzen dute eta burutzen dutenek eskuratzen duten titulua SSCB0209 Haurren eta Gazteen Aisialdiko Jardueren Dinamizazioa izeneko Ziurtagiri Profesionala da.

Ikastaroaren datak zehazteko daude, baina bi aukera eskaini ohi dira. Ikasturte batean ikastaroa egiteko aukera luzatzen zaie Batxiler 2ko ikasleei eta bi ikasturtetan, Batxiler 1ekoei.

Ikasleek ordu teorikoak Zubimusu Ikastolan bertan emango dituzte eta Ikastolen Elkarteko udalekuetan egingo dituzte praktikak.

Aisiolak begirale tituluaz gain, zuzendari titulua lortzeko ikastaroa ere eskaintzen du.