ZIKLOMETROAK: bizikletaz ikastolaz ikastola

Igande honetan, irailak 15, iaz martxan jarritako ZIKLOMETROAK probaren bigarren edizioa izango da. Gipuzkoako ikastolek herrialdeari bira emango diote erreleboka. Kilometroak 2019 ospatzeko hilabete eskas falta den honetan, ikastolak bizikletaz lotu nahi dira. Ekimena ikastolako guraso eta langileei zuzenduta dago.  Hitzordua Zubimusu Ikastolan 15:00etan izango da. Partaideek Villabona eta Andoain arteko ibilbidea egingo dute. 15:00etan abiatu Zubimusutik eta Andoaingo Aita Larramendi ikastolara joango dira. Bost kilometroko ibilbidea da.

Aurtengo Kilometroak-ek duen leloa, Ikastolen artean “ni, hi hura, ikastola mundura!” zabaldu nahi da ekimenarekin eta jendea animatu Zarautzen urriaren 6an dugun jai handirako.

HEMEN INFORMAZIO GEHIAGO