Bihar, Iraitz Arrospideri omenaldia

Bihar, ostirala, Villabonako Udalak Iraitz Arrospide omenduko du, duela egun batzuk Errumanian egindako lorpenagatik. Arrospide 50 kilometroko Munduko Txapelduna dugu errekor berria erdietsi ostean.

Ospatzeak merezi duelakoan, Zubimusu Ikastolak antolatu diren ekitaldietan parte hartzera animatzen zaituzte. 12 urtetik beherakoentzat Haur Krossa antolatu da. Bihar 18:30ean izango da Erreboteko plazatik irtenda. Izen-ematea 18:00etan zabalduko da.

Ondoren, 19:00etan, toki berean omenaldi ekitaldia egingo zaio.

Harro gaude herrian munduko txapelduna dugulako, beraz, txalotu dezagun. 

Anima zaitezte!