Zubimusu ere Ziklometroetan

Ziklometroak proban parte hartu du Zubimusu Ikastolak asteburu honetan. Zarauzko Ikastolatik abiatu eta hainbat herritako ikastolak zeharkatu ondoren iritsi zen berriro testigua Zarautzera.

 

Ikastolak bizikletaz lotu dituzte, eta bertan izan ziren Zubimusuko hainbat kide ere, Villabonatik Andoainera arteko ibilbidea egin eta aurtengo Kilometroetako “ni, hi, hura, ikastola mundura!” leloa zabaltzeko.

 

Urriaren 6an Zarautzen egingo den jai handian elkartuko gara berriz!