Aizkardi mendizale elkarteak igandean egingo du lehen irteera

Villabonako Aizkardi mendizale elkartearen Ttontorrez Ttontor sailak igandean (irailak 29) egingo du haurrei zuzendutako lehen irteera. Belabietara izango da irteera, Villabona-Komizar-Belabieta-Amasa-Villabona ibilbidea eginez.

Egun erdiko irteera izango da, 09:00etan Olaederra kiroldegitik abiatuta. Nahi duenak Komizarrera ibilgailuz joateko aukera ere izango du, eta han gainerako taldekideekin elkartu.

Gogoratu haur bakoitza guraso edo arduradun batekin joatea ezinbestekoa izango dela.