Kilometroetara joateko autobusa jarriko du Galtzaundik

Urriaren 6an Zarautzen ospatuko den Kilometroak festan parte hartzera animatu nahi zaituztegu. Tolosako Galtzaundi Euskara Taldeak antolatuta, autobusa jarriko da Villabonatik eta Zizurkildik. Autobusean joan nahi izan ezkero, ikastolako idazkaritzan eman behar da izena. Prezioa 9€dira eta Atarikide txartelarekin 7€. Festaren inguruan informazio gehiago duzue www.kilometroak.eus webgunean.