Eman botoa Erronkarako bideoari!

Aurreko urteetan bezala, aurten ere erronkari taldea osatu du Zubimusu Ikastolak, eta urriaren 6ko Kilometroak jaian beste ikastoletako neska-mutilekin arituko dira lehian Zarautzen.

Dakizuen moduan, Erronka DBHko gazteei zuzendutako proba da, Kilometroak jaiaren egunean taldeka aktiboki parte har dezaten. Hainbat proba egin beharko dituzte ikasleek, eta euren abilezia, indarra eta abiadura neurtuko dira.

Horretaz gain, bideo lehiaketan ere hartuko dute parte, eta garrantzitsua da gure erronkarien bideoa bozkatzea. Honako helbidean ikusi eta bozkatu daiteke bideoa: http://https://sites.google.com/zubimusuikastola.eus/zubimusu-erronka/bideo-lehiaketa

Helbide horretan bertan duzue Erronkari buruzko informazio guztia. Animatu eta bozkatu Zubimusuko ikasleen bideoa!