Beka deialdia

2019-2020 ikasturterako Eusko Jaurlaritzak eskaintzen dituen ikasketetarako diru laguntzak (bekak) eskatu daitezke.

  • Aurreko urtean eskaera egin zuten guztien eskaera orriak (beka ukatutakoenak ere bai) idazkaritzan daude sinatzeko prest.
  • Beka eskaera berria egin behar dutenek ikastolako idazkaritzan eskatu dezakete informazio gehiago, edo Hezkuntza Sailaren webgunean kontsulta egin.

Eskaerak aurkezteko azken eguna urriaren 29an, asteazkena, izango da. Honakoa da ikastolako idazkaritzaren ordutegia: 09:00etatik 13:30etara eta 15:00etatik 18:00etara.

Diru laguntzei buruzko informazio gehiago: 2019-2020 bekak.