Nafarroa Oinez-era joateko autobusa

Urriaren 20an Tuteran egingo den Nafarroa Oinez festan parte hartzeko autobusa antolatu du Tolosako Galtzaundi Euskara Taldeak. Autobusean joan nahi duenak ikastolako idazkaritzan eman behar du izena. Urriaren 17an 12:00etan bukatuko da izena emateko epea. Pertsonako 12€ ordaindu beharko da, eta Atarikide txartelarekin 10€. Festaren inguruko informazio gehiago www.nafarroaoinez.eus webgunean duzue. Animatu eta eman izena Nafarroa Oinez-era joateko!