Argitxo bisitan izan da Zubimusun!

Sorpresa ederra jaso zuten atzo Zubimusuko haurrek: Argitxoren bisita! Txerminen eta Zizurkilen egon zen, eta bertako haurrekin elkartu zen. Euskara maite duen eta haurrak euskaraz entzutea gustuko duen iratxoa da Argitxo. Harri murri zapero bero bero bero, haurrak egin euskaraz orain eta gero!