Mahi-Mahi ekintzak urrian zehar

Askotariko ekintzak egin ditu urrian zehar ostegunero Mahi-Mahi-k Zubimusun. Irailaren 26an Tai-way ekintza egin zuten, Taiwan-i buruzko eskulanak egin ziren (surf-eko taula, garraio motak, txapela…) eta bertako elikagaiak aztertu zituzten. Urriaren 3an Bikingoekin beraien erreminta eta babes tresnak egin ziren, eta haien jateko ohiturak ezagutu. Urriaren 10ean, berriz, Lurretik Jaioak ekintza egin zuten. Haziak landatu zituzten eta bakoitzak bere landarea hazi. Amalurrari besarkatuz kontzientzia sortzea izan zen ekintzaren helburua. Urriaren 24an, berriz,  Azkenburuz blai izeneko ekintza egin zuten. Plater guztiei azken buruko itxura eman eta zaporeekin, testurekin, formekin eta osagaiekin esperimentatu zuten. Gaztetxoek beraien azkenburuen errezetak sortu zituzten Zubimusuko azkenburua pentsatzeko.

Ikusi ekintza bakoitzari buruzko irudiak.