Kilometroak 2020-ren aurkezpen ekitaldirako sarrerak

Kilometroak 2020-ren aurkezpen ekitaldia azaroaren 15ean izango da, 19:00etan, Amasa-Villabonako Olaederra kiroldegian. Eusko Jaurlaritzak onartutako ikuskizun eta Jokoei buruzko Legearen xedapenak bete ahal izateko, edukiera mugatua izango da. Beraz, 2 urtetik gorako guztiek, sarrera txartelak erosi ahal izango dituzte, 2€-an, hurrengo salmenta tokietan, azaroaren 8tik 14ra bitartean:

  • Ikastolan: Idazkaritzan
  • Amasan: Iturri-goxo jatetxean
  • Villabonan: Xiker tabernan eta Amasa kafetegian
  • Zizurkilen: Elbarrenako Ogi-Zuri kafetegian eta Iriarte jatetxean.