Nafar hegoaldeko uzta, euskarari puzka!

Aurten ere Errigorako saskiak erosiz Nafarroa hegoaldeko euskalgintzari laguntzeko aukera dugu! Zazpigarren edizio hau berrikuntzekin dator, 3 lote ezberdin jarri baitira aukeran: beltza, berdea eta zuria. Hurrenez hurren, saski bakoitzak 50€, 60€ eta 70€ balio dute. Saski bakoitzaren prezioaren %25 Nafarroako hegoaldeko euskalgintzari laguntzeko erabiliko da. Aurten, besteak beste, zonalde horretako euskaldunak, euskaltzaleak eta eragileak saretzea helburu duen "Agerraldia" egitasmoa martxan jartzeko erabiliko da. Sasiak eskatzeko epea azaroaren 20an amaituko da. Helbide honetan bete dezakezue saskien eskaera orria: Errigora saskiak.