Euskaraz Bizi Nahi Dut kamisetak salgai

Ikasleen artean euskaraz bizitzeko gogoa eta ilusioa sustatzeko abenduaren 3an egingo den Euskararen Nazioarteko Egunaren harira, Euskaraz bizi nahi dut lelodun elastikoa edo kamiseta erostera gonbidatzen zaituztegu. Aurten ikastetxeentzat egin duten ale berezia kolore urdineko kamiseta izango da. Hala ere, gogorarazten dizuegu www.euskarazbizinahidut.eus/denda atalean ikusgai dituzuela beste hainbat produktu. Baita ere, gogorarazi ikastola bidez egin dezakezuela produktu horien eskaera, idazkaritzara deituta (943692321) edo zubimusu@ikastola.eus helbidera mezua bidalita. Eskaerak egiteko azken eguna azaroaren 11 izango da.