Emakumeenganako indarkeria salatu dugu gaur Zubimusun, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunean

“Emakumeenganako indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna” da gaur, azaroak 25. Zubimusu Ikastolan argi dugu indarkeria matxista gizartearen gaitz bat dela eta ekiditeko biderik zuzenena hezkidetza eta feminismoa direla. Villabona herriko zenbait eragile bildu gara Malkar plazan eta, bertan, ehundu ditugun matazak elkartu ondoren, herriko plazara joan gara kalejiran. Elkarrekin, bertsoak naiz olerkiak abestu ditugu, guztiok indarkeria matxistaren aurka gaudela aldarrikatuz eta edozein indarkeria motari aurre egingo diogula argi utziz.

Hona hemen bertan abestu ditugun bertsoetako bat:

EZIN DUGU ULERTU
HAINBESTE HILKETA
GIZARTEAK BEHAR DU
ORAIN ALDAKETA
BERDINTASUNA DUGU
HELBURU TA META
NESKATO IZATEAZ
HARRO GAUDE ETA

Zizurkilgo ikastolan ere landu dute Azaroaren 25a, Moreak Berdintzen Gaitu lelopean.